Hirugarren salaketa jarri dute osteopataren aurka

Ataria 2024ko urtarrilaren 30a

Segurtasun sailak 'Ataria'-ri baieztatu dionez, hirugarren salaketa jarri dute Tolosako osteopataren aurka.

Joan den astean, Oriako ertzain-etxeko agenteek sexu-eraso baten ustezko egilea delakoan atxilotu zuten osteopata. Ondoren, atxilotuaren kontsulta miatu zuten, ikertzen ari diren gertaerekin lotutako ebidentzien bila. Atxilotua eta polizia-eginbideak Tolosako Epaitegiaren esku utzi zituzten, eta epaileak kargupean aske utzi du. Hala ere, ikerketak zabalik jarraitzen du, Ertzaintzak uste baitu pertsona gehiago izan daitezkeela kaltetuak. Hori dela eta, Oriako ertzain-etxean salaketa jartzeko gomendatu diete biktimei.

Salatutako lehen bi kasuetan, gertakarien ustezko egileak masaje-saioa hasten zuen bizkarreko, lepoko edo gerrialdeko eremuetan, baina, handik gutxira, gizonaren manipulazioa eremu intimoetara iritsi zen, inolako baimenik gabe. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!