Itaiak proposamen politikoa aurkeztuko du ostiralean

Ataria 2024ko urtarrilaren 30a

Atzo Tolosan egindako elkarretaratzea, azken sexu erasoak salatzeko.

Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko duen proposamen politikoa eta inauterietako eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztuko ditu ostiralean, 18:00etan, Tolosako kultur etxean.

Itaiaren iritziz indarkeria matxistaren auzia gai konplexua nahiz urgentziazkoa da eta hori dela eta, urte guztian zehar auziaren «erroak aztertuz eta babesa antolatuz» ari badira ere, inauterien bueltan lanketa berezia egingo dute. Horregatik, ostiralean 18:00etan Tolosako kultur etxean datu desberdinen azterketa egingo dute, eta indarkeria matxistari aurre egiteko proposamen politikoa zein inauterietako eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztuko dituzte. «Itaiatik gonbidapena luzatu nahi diegu herritar orori aurkezpenerako eta batik bat, antolakuntzara batzeko», esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!