2024/02/11 08:00 - 23:30
08:00. Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin.
08:45. Udal Txistulari Bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.
10:00. Txarangen irteera.
11:00. Plaza Zaharrean sokamuturra Veleta txarangak alaituta.
11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
15:45. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.
15:45. Burrunba eletrotxaranga Zezen plazatik Euskal Herria plazaraino.
16:00. Kalejira Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazaraino.
16:30. Zezenak Zezen Plazan; txarangak eta Udal Txistulari banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
17:00. Gora Bihotzak dantza eta kanta ikuskizuna haurrentzat Alondegia plazan. Euria egingo balu Herrikide ikastetxeko frontoian.
17:30. Kontzertua txosnetan: Verde Prato.
19:00. Dantzaldia Zerkausian. Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano Txarangekin.
19:30. Kontzertuak txosnetan: Laket, Trikoma, Etxepe eta DJ EO.
22:30. Gozategiren kontzertua Plaza Berrian.
23:30. Oriako Txaranga eta Kalean txarangak kalez kale.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?