Zuhaitzaren bueltan

Ataria 2024ko urtarrilaren 27a

Zalantzak argitu eta udaberrira begira jartzeko izaten da aproposa Tolosako Zuhaitz Azoka. Tolosako Trianguloan ari dira egiten eta lorezaintzaren zein landareen zale asko gerturatu da.

Euskal Herriko hainbat lekutako mintegiak bildu dira gaur, Tolosako Trianguloan, XXVIII. Zuhaitz Azokan. Anoetatik Ines Flores Navarrete eta Asier Iraola gerturatu dira, baina eskualdetik kanpokoak izan dira gehienak, Zaldibar, Iurreta, Tafalla, Beizama, Zaldibar eta Kortezubikoak, hain zuzen. Zuhaitz landareak inguratzeko garaia da negua eta nabari zen hori gaurko hitzorduan, herritar asko gerturatu baita hitzordura. Herritarrak batez ere, fruta-arbolak landatzeko asmoz joan dira Triangulora, eta mintegietako zein gainontzeko herritarrekin zalantzak argitzeko baliatu dute askok azoka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!