Aske atera da Tolosako Luis Iruretagoiena

Ataria 2024ko urtarrilaren 26a

Iturria: Etxerat

Etxeratek jakinarazi du frantziar espetxeetan 16 urteko zigorra bete ostean atera dela kalera.

Tolosako Luis Iruretagoienak hamasei urte eta erdi eman ditu frantziar kartzelatan eta gaur atera da kalera Lannemezaneko espetxea atzean utzita, Etxeratek jakinarazi duenez. Zigorra osorik bete du.

2013. urtean epaitu zuten Iruretagoiena ETAko kide izateagatik eta 20 urteko zigorra ezarri zioten. Atxiloketa 2007an gertatu zen Cahorsen, Lot departamenduan: Alaitz Aramendi, Oihan Barandalla eta Ander Mujikarekin batera harrapatu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!