Imanol Rojo eskiatzaileak bi probetan parte hartu du pasa den asteburuan

Ataria 2024ko urtarrilaren 24a

Imanol Rojo, erdian, ondoan bere eskien prestatzaileak dituela.

Munduko Kopako proban 47. postua egin zuen, eta Alpen Kopan seigarrena, orain arteko bigarren postu onena maila horretan.

Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarrak beste bi probatan parte hartu du pasa den asteburuan. Larunbatean Alemaniako Oberhof herrian egindako Munduko Kopako lasterketan parte hartu zuen, 20 kilometro klasiko eran, eta 47. postuan parte hartu zuen. «Lasterketa oso zaila» izan zela adierazi zuen Rojok bere sare sozialetan. 

Igandean Txekiako Jakuszyce herrian Alpen Kopako proba izan zuen, berriro ere 20 kilometroko distantzia klasiko eran, eta seigarren postuan amaitu zuen, orain arte lortu duen bigarren postu onena Alpen Kopan. Asteburu honetan Suitzako Goms herrian egingo den Munduko Kopan parte hartuko du eskiatzaile tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!