'Den-dena nahi dugu' eleberria, urteko lehen tertulia literarioan

Ataria 2024ko urtarrilaren 24a

Urtarrilaren 30ean izango da eta Nanni Balestriniren eleberria landuko dute; 19:00etan hasiko da Yurre Ugartek dinamizatuko duen saioa Tolosako kultur etxean.

Galtzaundi Euskara Taldearen tertulia literarioak bere urteko lehen saioa izango du urtarrilaren 30ean Tolosan. Oraingo honetan, Nanni Balestriniren Den-dena nahi dugu eleberria izango da irakurgaia. Tertulia literarioa 19:00etan hasiko da Tolosako kultur etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.

«Narratzaileak protagonistarekin bat egiten duen ahotsari bolumena jaitsiz, kronika xehez beteko du kontakizuna, panfleto txatalez, aldarrikapen oihuz, despido gutunez, errepikapen estilistikoz, harian bildutako elkarrizketa ostuz… collage bat pindar zalantza galdera den mundua azaltzeko» (Iñigo Aranbarri hitzaurrean).

«Eta parabolaren muinean, ezinbestean, indarkeria topatuko dugu. Ez ideal komunista handien indarkeria edo sumin anarkistena, ez eztanda sozial iraultzaileen indarkeria epikoa, baizik eta Sandokan camorristaren indarkeria kriminala. Gaur egungoa bezalako degradazio zibil eta moralaren aroaren ezaugarriak biltzen dituena» (Franco Berardi «Bifo»).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!