'Munduko txotxongiloak' aldi baterako erakusketa ikusgai, Topic-en

Ataria 2024ko urtarrilaren 24a

Otsailaren 11ra bitarte egongo da bisitatzeko aukera, museoko Anbigu aretoan. Bestalde, larunbat honetan, bisita gidatu berri bana egingo dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz.

Topic-eko Anbigu aretoan erakusketa berri bat bisitatzeko aukera dago otsailaren 11ra bitarte. Munduko txotxongiloak du izena, eta Vietnam, Txina, Indonesia, Mali eta Euskal Herriko txotxongilo sorta batez osatuta dago. Halaber, Topic-en bertan, John M. Blundall txotxongilo maisua erakusketa bisitatzeko aukera dago; hau ere otsailaren 11ra bitarte. Artista plastiko, eszenografo, irakasle eta bildumagile britainiarraren aparteko erakusketa da, eta Erresuma Batuko txotxongilo-antzerkiaren ekoizlerik oparoena da.

Bestalde, larunbat honetan, hilak 27, bisita gidatuak izango dira Topic-en, txotxongiloen museoa bertatik bertara ezagutu eta lanak gertuagotik ikusi ahal izateko. Bi bisita gidatu izango dira; lehena, 11:30ean, euskaraz, eta bigarrena, 12:30ean, gaztelaniaz. Bisita gidatuetarako izena emateko bi modu daude: 943 650 414 telefono zenbakira deitu edo cit@cittolosa.com helbidera mezua idatzi.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!