Tolosa CF atletismoko emakumezkoen taldea laugarren Euskadiko Txapelketan

Ataria 2024ko urt. 24a, 19:57

Pista estaliko Euskadiko Txapelketan laugarren postua lortu du Tolosa CF atletismoko emakumezkoen taldeak asteburuan.

Lehian ondorengo atletek parte hartu dute: Maddi Lillo, Nora Ituarte, Ainhoa Murua, Idoia Arrospide, Amalur Gutierrez, Naroa Esnaola, Laia Azpilgain, Eider Beraza, Saioa Carranza, Maddi Perurena, Maria Felisa Okomo eta Kira Pascual. Entrenatzaile lanetan, berriz, ondokoak aritu dira: Lander Gil, Iker Garate, Aitor Zabala, Ander Ortiz, Peio Etxabe eta Ivan Gallego.

Aurreko asteburuan, pista estaliko nagusi mailako Euskadiko Txapelketan hiru domina eta hainbat finalista postu lortu zituzten Tolosa CF-koek. Pisuan Iker Esnaolak (13,51 metro) eta Maria Felisa Okomok (11,80 metro) zilarrezko domina bana lortu zuten, eta Ainhoa Gibelaldek (8,93) brontzezkoa 60 metro hesietan. Azken proba horretan, Julen Martin bosgarren izan zen (8,42) eta Mikel Irastortza zazpigarren (8,86). 60 metroko proban, Nora Ituarte seigarren  (7,84) eta Maddi Lillo bederatzigarren (7,83 finalerdietan) izan ziren, eta Nagore Gabarainek (7,89) eta Kira Pascualek (8,01) ere parte hartu zuten. Luzera jauzian Saioa Carranza zazpigarren izan zen (5,04 metro) eta Laia Azpilgain zortzigarren (5,01 metro). 200 metroko proban Jon Ander Aurkia seigarren izan zen (22,70) eta parte hartu zuten Nagore Gabarainek (25,79), Kira Pascual (26,05) eta Laia Azpilgain (26,17). 400 metroko proban aritu ziren Ainhoa Murua (1.00,89) eta Maren Valencia (1.07,76). Azkenik, 1.500 metrotan Aitor Aristik (4.37) parte hartu zuen.

Horrez gain, Euskadiko Kros Txapelketan emaitza nabarmenak lortu zituzten. Ander Ortiz hirugarren izan zen absolutu mailan, Ander Garin bederatzigarren, Iker Manso 66., Javi Rodriguez 91. eta Elur Urkola 94. postuan. 20 urtez azpikoan, nesketan June Sudupe izan zen irabazlea, bigarren Teresa Ibarbia eta seigarren Naroa Rojo, eta mutiletan Unax Armendariz hirugarren izan zen eta Beñat Fernandez 13. 18 urtez azpikoan Idoia Arrospidek irabazi zuen proba emakumezkoetan, eta gizonezkoetan Ekhi Civico 5. izan eta eta Jon Urkizar 14. Azkenik, 16 urtez azpikoetan Eñaut Arostegi 4. izan zen, Alex Fernandez 8. eta Ander Villegas 12. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!