bideoklipa

'(Ia) Aholkurik Gabeko Eskutitza' bideoklipa aurkeztu du Tenporak

Ataria 2024ko urtarrilaren 24a

Juantxo Zeberioren musika eta Harkaitz Canoren hitzak dituen kantu hau aukeratu du Tenporak Ama bere laugarren diskoa aurkezteko. Bideoa Bidania-Goiatzen grabatu dute eta Mattin Zeberio Larrazak zuzendu du.

2010eko hamarkadan sortu zen Tenpora musika taldea, eta besteak beste, taldeko partaide dira Elene Arandia, Juantxo Zeberio eta Itxaso Etxebeste tolosarrak. Zenbait musika genero uztartzen ditu, hala nola, rocka, popa, elektronika eta folklorea.

Gaur, Donostian aurkeztu dute laugarren diskoa, Ama izenekoa. Sei kantuz osatuta dago eta Aitor Etxeberriak ekoitzi du. Tolosan, berriz, martxoaren 15ean aurkeztuko dute; Leidor aretoan izango da kontzertua, 20:00etan.

Abenduan, disko berriko Iraolanekoa single-a argitaratu zuen taldeak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!