Doinua jarri diote urteurrenari

Ataria 2024ko urtarrilaren 23a

Samaniego Herri Ikastetxeak 50 urte betetzen ditu aurten, eta mende erdia ospatzeko zein ibilbideari «balioa emateko» bi jai egun antolatu ditu eskolako komunitateak. Lehena gaur egin dute, Leidor aretoan, eta bertan, urteurreneko abestia eta bideoklipa aurkeztuko dituzte. Nikotinak (Jon Tolosa), Juantxo Arakamak eta Ayveek (Andrea Vitoria) elkarlanean osatu dute abestia. Abestiaz gain, dantzak eta bertsoek girotu dute emanaldia.

Ospakizun «egun nagusia» apirilaren 27an egingo dute. Egun horretarako hainbat jarduera antolatu dituzte Tolosako zenbait tokitan, besteak beste, zirku tailerra Trianguloa plazan eta umeentzako tailerrak Zerkausian. Horrez gain, txaranga bat ibiliko da kalez kale eta baita DJ bat ere. Festa eguna amaitzeko, berriz, Nikotina musikariak kontzertua eskainiko du Zerkausian, gonbidatu «bereziekin».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!