Maier Olano 24. postuan helmugaratu da Munduko Kopan

Ataria 2024ko urtarrilaren 23a

Benidormen (Herrialde Katalanak) ziklo-kroseko Munduko Kopako proba jokatu da asteburuan. Bertan izan da parte hartzen jubenil mailan Maier Olano ZU-K Limousin taldeko txirrindulari tolosarra.

Espainiako selekzioarekin lehiatu zen Olano eta 24. postua lortu zuen. «Ondo joan zen, esperientzia polita izan da eta espero ez nuen emaitza lortuta. Oso gustura nago 24. postuarekin», azaldu du txirrindulari tolosarrak. Aurreko asteburuan Olanok laugarren postua lortu zuen Espainiako Txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!