Eztarriko gaitzei aurre egiten laguntzeko festa

Ataria 2024ko urtarrilaren 23a

Otsailaren 3an izango da San Blas eta Tolosako auzoan prest dute egitaraua; otsailaren 2tik 4ra bitarteko ekitaldiak antolatu dituzte.

San Blas auzoan jai giroan murgilduko dira otsailaren 2an. San Blas ospatuko dute asteburu horretan eta urtero bezala Emendek Arraun Elkartea arduratu da egitaraua osatzeaz. Opilak erosi ahal izango dira eta baita eztarriko gaitzetatik babesten laguntzen omen duten lokarriak eskuratu ere. Lokarri horiek lepoan bederatzi egunez eman behar omen dira, ondoren su eman eta erretzeko.

Egitaraua

Ostirala, otsailak 2

  • 18:00. Txupinazoa
  • 18:30. Disko-festa

Larunbata, otsailak 3

  • 11:00. Meza hildako auzoko eta bazkideen alde
  • 12:00. Haur jolasak
  • 12:30. Toka lehiaketa, auzotarrentzat eta elkarteko kideentzat
  • 13:00. Trikitixa Elustondo anai-arrebekin
  • 19:00. Trikitixa Elustondo anai-arrebekin

Igandea, otsailak 4

  • 09:00. Txistulariak
  • 09:30. Diana, Konponezinak txarangaren eskutik
  • 12:00. Aizkolariak: Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain
  • 12:45. Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi
  • 18:00. Bertsolarien bigarren saioa
  • 18:45. Trikitixa Elustondo anai-arrebekin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!