Ero-Etxe krosak hartu du beste behin San Frantzisko pasealekua

Leyre Carrasco 2024ko urtarrilaren 21a

Ero-Etxe elkartearen 35. Krosa izan da goizean; urteroko arrakasta izan du aurtengoan ere eta horren erakusle izan da parte hartze maila handia eta errepidearen bi aldeetan zegoen jende andana.

Eguraldi ona egiten bazuen ere, tenperatura baxuak izan dira nagusi, goizean, San Frantzisko ibiltokian. Horri aurre egiteko erremedio bikaina aurkitu dute Tolosako nahiz eskualdeko beste herrietatik bertaratutako ehunka haurrek. Ero-Etxe elkartearen krosa ospatu baita gaur. Aurtengoa 35. edizioa izan dute eta «balorazio positiboa» egin du Jon Gonilla elkarteko kideak: «Eguraldi bikaina atera da, parte hartze handia izan dugu, inork ez du minik hartu eta oso pozik gaude».

Ero-Etxe elkarteak antolatu ohi duen lasterketa da. Beraz, urte berria hastearekin batera egutegian gorriz markatuta izaten dute gaurko eguna ume askok, tradiziozko hitzordua bilakatu baita. Korrikalari gehienak tolosarrak izaten badira ere, eskualdeko beste herrietatatik edota Gipuzkoako herri desberdinetako ikastetxeetatik ere hurbildu ohi izaten dira.

San Frantzisko ibiltokian izan du probak irteera eta helmuga, eta sei lasterketa izan dira guztira. 11:30ean eman diote hasiera lasterketari infantil mailako (2010-2011) mutilen probarekin eta atzetik nesken txanda izan da.Bien kasuan, 1.950 metro egin behar izan dituzte. 12:00ak aldera alebin mailako (2012-2013) mutilak atera dira eta ondoren neska alebinen irteera izan da. Hauek 1.400 metro egin dituzte. Benjamin mailako (2014-2015) mutilen txanda izan da azkenik, eta hauek amaitu ostean, benjamin nesken probarekin eman diote amaiera aurtengo edizioari. Azken horiek 1.100 metro egin dituzte korrika.

SAILKAPENAK

Mutil infantilak

  1. Beñat Iraola (Laskorain), 06:57
  2. Adur Urizar (Zubimusu), 07:01
  3. Manex Arsuaga (Laskorain), 07:18
  4. Fermintxo Solinis (Laskorain), 07:20

Neska infantilak

  1. Maren Etxeberria (Jakintza), 08:07
  2. Aitana Ayerbe (Herrikide), 08:08
  3. Iera Uria (Laskorain), 08:11
  4. Maialen Zabala (Uzturpe), 08:17

Mutil alebinak

  1. Beñat Alegria (Herrikide), 04:58
  2. Jon Aierbe (San Andres), 05:00
  3. Josu Matxain (Herrikide), 05:00
  4. Irai Errondosoro (Uzturpe), 05:02

Neska alebinak

  1. Irina Mendizabal (Laskorain), 05:08
  2. Amaia Lertxundi (Samaniego), 05:17
  3. Irati Artutxa (Laskorain), 05:23
  4. Irati Uranga (Samaniego), 05:25

Mutil benjaminak

  1. Yared Usifoh (Jakintza), 04:07
  2. Xabier Larrañaga (Samaniego), 04:08
  3. Andde Barriola (Uzturpe), 04:10
  4. Ekhi Altuna (San Andres), 04:16

Neska benjamilak

  1. Sara Regillaga (Laskorain), 04:34
  2. Ekia Agirrezabala (Lekunberri), 04:46
  3. Zuriñe Barriola (Uzturpe), 04:49
  4. Naira Aznar (Herrikide), 04:52

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!