Jose Ramon Arriaran Tolosako zinegotzi izandakoa hil da

Ataria 2024ko urtarrilaren 16a

EAJ alderdiko zinegotzi izan zen, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJko ordezkari. 'Noticias de Gipuzkoa' egunkariko sortzaileetakoa ere izan zen.

Jose Ramon Arriaran Aiestaran tolosarra hil da 72 urte zituela. Arriaran Tolosako Udaleko zinegotzi izan zen EAJ alderditik, 1983 urtetik 1989ra bitarte. Mirentxu Etxeberria (EAJ) Tolosako lehenengo emakumezko alkatea zela izan zen zinegotzi, eta ondoren, Jose Manuel Gurrutxagarekin (EA). Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJko ordezkari ere izan zen.

Bestalde, Noticias de Gipuzkoa egunkariko sortzaileetakoa izan zen tolosarra, eta bertako administrazio kontseiluko kide izan zen hainbat urtez. Era berean, Kutxako administrazio kontseiluko kide ere izan zen.

Bere aldeko hileta elizkizuna bihar, asteazkena egingo dute, Tolosako Santa Maria parroki elizan, 19:00etan hasita. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!