Laugarren egin du Maier Olanok Espainiako Txapelketan

Ataria 2024ko urtarrilaren 15a

Maier Olano, Amurrion jokatu den ziklo-kroseko Espainiako Txapelketan. RFEC

Euskadiko selekzioarekin lehiatu da tolosarra ziklo-kroseko Espainiako Txapelketan, junior mailan, eta dominetatik gertu ibili da.

Amurrion jokatu da ziklo-kroseko Espainiako Txapelketa, eta junior mailan Maier Olano tolosarrak laugarren postua lortu du, brontzezko dominatik gertu egon ondoren. ZU-K Limousin taldeko txirrindularia Euskadiko selekzioarekin lehiatu da eta berarekin batera Irati Aranguren selekzio kidea izan da dominen lehian. Lorena Patiño eta Aroa Otero galiziarrak nagusitu dira, hurrenez hurren lehen eta bigarren postuak lortuz, eta Olano, Aranguren eta Ana Lopez Aragoiko selekzioko txirrindularia izan dira brontzezko domina lortzeko lehian. Azken Itzulian Lopezek aurrera egin eta berak eraman du azkenean domina hori. Ondoren sartu dira helmugan Olano eta Aranguren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!