Bertan ariko da parte hartzen Eukene Larrarte txirrindulari tolosarra Espainiako selekzioarekin. Puntuazio eta omnium probetan parte hartuko du tolosarrak. Aurreko urteko Europako Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen Larrartek scratch proban, orain arte lortu duen emaitzarik onena. Aurten Olinpiar Jokoak izango dira Parisen, eta txirrindulari tolosarraren helburua bertan parte hartzea da.