Amaitu berri den urtea «ona» izan dela adierazi du Tolosaldeko Arraun Klubeko ordezkaria den Kike Mokoroak; bai bateletan, baita traineruan ere. Balantzea positiboa izan den arren, klubak azken urteetan bizitu dituen bi egoera «latz» ekarri ditu gogora: «Ezin ahaztu pandemia garaian edo presarekin izan genituen gorabeherak, horrek min asko eragin zigun klub bezala, gehienbat emaitzak kontutan edukita».
Iazko emaitza onak izanagatik, harrobia lantzen jarraituko dutela adierazi du ordezkariak, eta gaurko ekitaldia horren erakusle izan da. Denera 70 arraunlari inguru ariko dira aurtengo denboraldian, eta Mokoroaren esanetan, «polita da urtez urte proiektua aurrera doala ikustea». Lehen estropada, urtarrilaren 13an izango da.
Argazkiak aterata, aurkezpen estropada egin behar zuten Oria ibaian, baina eguraldi txarra eta korrontea ikusita, bertan behera utzi behar izan dute. Ondorengoak dira, kategoria bakoitzeko taldeak: