Emozioa eta festa giroa

Ataria 2024ko urt. 5a, 17:20

Areto futbol txapelketako finalak jokatu dituzte Usabal kiroldegian, eta harmailak beteak zirela, giro polita izan da goiz osoan.

58 taldek hartu dute parte Eguberrietan Tolosan ohiko hitzordua den Areto Futbol Txapelketan. Aurtengoa 41. edizioa izan da, eta Kirolagunak elkarteko kideek eskerrak eman dizkiote parte hartu duten guztiei eta txapelketa egiteko euren laguntza eman dutenei.

Sei kategoriatan lehiatu dira futbolean gaztetxoak, eta atzo txikienen finalak jokatu bazituzten, gaur goizean geratzen ziren laurak jokatu dituzte. Gaztetxoen partidek ikusmina piztu dute, Usabalgo harmailak beteta egon baitira, eta giro polita sortu da. Bertan elkartu dira taldeetako gazteak, partidak ikustera joandako lagunak edo gelakideak, eta baita parte hartzaileen gurasoak ere.

Partidak emozio handikoak izan dira, eta epaileak azken txistua jo arte borrokatu dute gazteek. Musikak ere girotu du kiroldegia, eta baita Kiroluntxi maskotak ere, bere mugimenduekin dantzan jarri dituelarik zaleak.

Batzuk pozik garaipena lortuta, eta besteak burumakur porrota erdietsita, baina, guztiak irten dira Usabal kiroldegitik sariekin.

 

SAILKAPENA

  • ALEBIN MUTILAK
    • 1 Flemingo Herri Eskola
    • 2 Tigreak
    • 3 Suge Beltzak
    • 4 Txintxarrik

 

  • ALEBIN NESKAK
    • 1 Sugandilak
    • 2 Eskorpioiak
    • 3 Tigre Beltzak
    • 4 Mulajam

 

  • BENJAMIN MUTILAK 2014
    • 1 Tximistak
    • 2 Urreburu Berrobi
    • 3 Marrazo Gorriak A
    • 4 Arrano Beltzak

 

  • BENJAMIN NESKAK 2014
    • 1 Tarukutraku Musika Eskola
    • 2 Tarukutraku Musika Denda
    • 3 Tigre Txikiak
    • 4 Tigreak

 

  • BENJAMIN MUTILAK 2015
    • 1 Suzko Baloiak
    • 2 Toloshark
    • 3 Kobrak
    • 4 Tximista Baloiak

 

  • BENJAMIN NESKAK 2015
    • 1 Tigre Txurik
    • 2 Tolosako Katu Lagunak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!