T3T eta T2T mendi lasterketak 2024

Astelehenean zabalduko da T3T eta T2T lasterketetan izena emateko aukera

Ataria 2024ko urtarrilaren 4a

Urtarrilaren 8an, astelehena, 20:00etan zabalduko da bi probetan izena emateko epea. Kronoak.com webgunean sartu behar da horretarako.

Ekainaren 16an egingo dira T3T Maratoia eta T2T mendi lasterketak. T3T probak 42,8 kilometro ditu eta 2.900 metro inguruko desnibel positiboa du, eta T2T probak 24,5 kilometro ditu eta 1.600 metro inguruko desnibel positiboa. Proba motzenean berehala bukatu ohi dira dortsalak, beraz, parte hartu nahi duenak adi egon beharko du astelehen arratsaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!