Euria egiten badu Zerkausian egingo diete harrera Errege Magoek haurrei

Ataria 2024ko urtarrilaren 4a

Euri asko dago iragarrita biharko, eta arratsaldeko lehen orduan erabakiko dute Errege Magoen desfilea egingo duten ala ez.

Biharko euri asko dago iragarrita, eta Tolosako Udaletik esan dutenez, arratsaldeko lehen orduan bilduko dira udala eta parte hartzaileak, eta eguraldiaren arabera Errege Magoen desfilea egin edo ez erabakiko dute. Erabakiaren berri Tolosako Udalaren sare sozialetan emango dute.

Desfilea ez egitea erabakiko balitz, Erregeek Zerkausian egingo diete harrera haurrei. Dena den, goizean zehar ere Gure Zirkuaren karpan egongo dira harrera egiten, 10:30etik 13:30era. Sarrera librea izango da, hau da, ez da gonbidapenik beharko.

Azoka, bihar goizean

Bestalde, larunbata, Errege eguna, jai eguna izanik, urteko lehen azoka bihar goizean izango da, ohiko hiru plazetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!