Aitzol Udal Euskaltegiak bigarren matrikula epea zabalduko du astelehenean

Ataria 2024ko urtarrilaren 4a

Euskara ikasteko interesa duen orok urtarrilaren 8tik 12ra bitartean eman dezake izena aurrez-aurreko taldeetan hutsik dauden plazak betetzeko.

Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak bigarren matrikulazio epea zabalduko du, euskara ikasi nahi duten pertsonei izena emateko aukera berri bat emateko. Urtarrilaren 8tik 12ra bitartean eman ahalko da izena, aurrez-aurreko taldeetan hutsik dauden plazak betetzeko. Plazak mugatuak dira. Izena emateko aurrez aurre bertaratu behar da euskaltegira, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara.

Talde hauetan egongo da izena emateko aukera:

  • A1A1 maila (astelehenetik ostegunera, 09:30-11:30): 3 plaza libre.
  • A1A0 maila (astelehenetik ostegunera, 09:30-11:30): 4 plaza libre.
  • A2A1 maila (astelehen, astearte eta ostegunetan 09:00-11:00): 4 plaza libre.

Informazio gehiagorako 943 65 10 06 telefono zenbakira deitu daiteke edo aitzolue@tolosa.eus helbidera idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!