Bost ekintza antolatu dituzte Biodibertsitate Gunean, negurako

Ataria 2023ko abenduaren 28a

Mintegiak, ikastaroak eta irteera bat egingo dira urtarriletik martxora, inguruko biodibertsitatea ezagutzeko helburuarekin.

Biodibertsitate Guneko jarduerak:

  • Urtarrilak 10, asteazkena
    • 18:00. Gipuzkoako anfibioei buruzko bigarren mintegia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Urtarrilak 24, asteazkena, eta otsailak 14, asteazkena
    • 18:00. Ornitologiaren Hastapenak ikastaroa, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Otsailak 18, igandea
    • 9:00. Erroizpera irteera, pisu menditarra ezagutzeko. Elkargunea: Dama Berde iturria.
  • Martxoak 13, asteazkena
    • 18:00. Signarum Rerum-i buruzko mintegia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.

Izena emateko biodibertsitategunea@gmail.com helbidera idatzi behar da aurrez.

Tolosako Udalak ingurumenaren eta garapen jasangarriaren alde sortu zuen Biodibertsitate Gunea. Hala, biodibertsitatea lantzeko elkargune irekia da, eta herritarren interesa eta partaidetza sustatzea eta tolosarrei gai honi buruzko erreferentziazko espazio bat eskaintzea du helburu.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!