Kalitate handiko hiru final jokatuko dira Beotibarren, larunbatean

Ataria 2023ko abenduaren 28a

Ogi Berri Migel Soroaren Oroimenezko txapelketa abenduaren 30ean amaituko da. Tolosako Beotibarren 16:30ean hasiko da pilota jaialdia.

Arratsaldeko lehen partida, kadete mailako bi pilotarik jokatuko dute lau eta erdian. Perurenak eta Olanok neurtuko dituzte indarrak.

Ondoren, lehen mailakoan,  gaur egun maila honetan dauden bi pilotari ikusgarrienak jokatuko dute. Biek aurrekontratuak dituzte enpresekin.
Apezetxea - Oliden bikotea Zubizarreta eta Apeztegiaren aurka ariko dira. Faborito argirik gabeko partida aurreikusten da.

Azkenik, elite mailako finalean ere kalitate handiko lau pilotari ariko dira. Alde batetik E. Labaka - Ek. Lizeaga gipuzkoarrak ariko dira eta beste aldetik Fernandez - Loza errioxarrak. Azken hauek partida bikaina jokatu zuten finalerdietan. Hala ere, gipuzkoarrak izango dira faborito. Aipatu bi atzelariek aurrekontratuak dituztela enpresekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!