Xabier Zeberiok bere azken lana aurkeztuko du ostegunean Tolosan

Ataria 2023ko abenduaren 26a

Artista tolosarraren 'Pause' izeneko bakarkako lehen lanaz gozatzeko aukera izango da ostegunean, 19:00etan, Tolosako Leidor aretoan; sarrerak oraindik salgai daude Kutxabank webgunean edo Leidor aretoko leihatilan.

Prozesu pausatu baten ondoren, bederatzi kantuz osatutako bakarkako lehen lana kaleratu du Xabier Zeberio artista tolosarrak: Pause. Ibilbidea «oso polita» izan dela dio artistak, «lasai egindakoa, presarik gabe». Aitor Etxebarria ekoizlearen laguntzarekin landu du eta emaitzarekin «oso kontentu» dagoela adierazi du: «Itxura batean sinplea dirudien arren, gauza konplikatua lortu dugu, elementu gutxirekin asko transmititzen duena, autentikoa».

Artista tolosarraren azken lan hau ostegunean entzuteko aukera izango da, 19:00etan, Tolosako Leidor aretoan. Dagoeneko sarrerak salgai daude Kutxabank webgunean edo Leidor aretoko leihatilan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!