Irati Lakunzak jaso du Tolosako kirolari onenaren saria

Imanol Garcia Landa 2023ko abe. 21a, 14:38

Bi urtez behin egiten da Tolosako Kirol Gala eta Igarondo Urpekoak taldeko Irati Lakunza urpeko igerilariak bigarren aldiz jaso du sari nagusia. Usabal kiroldegian bere izenarekin plaka jarriko zaio.

Irati Lakunzak ezin izan zuen egon atzoko sari banaketan eta bere ordez Haizea Izagirre Igarondo Urpekoak-eko taldekideak jaso zuen txapela. Sariarekin «oso harro» sentitzen dela esan du Lakunzak: «Nire inguruan lanean dauden guztiengatik eta nire familiarengatik harro nago, beraiek izan direlako niri sari hau ematearen oinarria. Harro nago ere kirolariz betetako Tolosa bezalako herri batek saria emateagatik». Lakunzak gaineratu du «oso pozik» dagoela sariarengatik, eta lortutako kirol emaitzen atzean dagoen lana nabarmendu du: «Lan asko egon da urte hauetan guztietan, ez dena ikusten, eta lan hori islatzeko aukera on bat da sari hau jasotzea». Bide batez «oso eskertuta» dagoela esan du saria ematerakoan berarekin gogoratu diren guztiekin, eta «indarra» ematen diola denboraldi honetarako dituen erronkei begira, besteak beste, udan jokatuko den Munduko Txapelketarako.

Ohi bezala, sari nagusia eman aurretik, bi mailetan gehien nabarmendutako kirolariak saritu ziren. Maila absolutuan Irati Lakunza urpeko igerilaria eta Unai Saralegi eta Unai Regillaga judokak izan dira nabarmenenak, eta etorkizuneko mailan Nahia Garrido igerilaria eta Ander Martinez de Rituerto atleta. Garridok ezin izan zuen galan egon, eta bere ordez Ilargi Sarria Tolosaldea IKTko taldekideak jaso zuen saria.

Guztira 126 banakako kirolari eta 8 talde saritu ziren atzo Leidor aretoan egindako Tolosako Kirol Galan. Horrekin batera, hainbat eragileen lana agerian jarri nahian, errekonozimendu eta sari ezberdinak eman ziren. Bestalde, Tolosa CF klubak Tolosako Udalari oparia egin zion, bidelagun izateagatik klubaren 100 urteetan. Sari emateen artean, Tolosa CF-ko gimnastika erritmikoko taldearen erakustaldia eta Barañaingo gimnastika erritmikoko talde mistoaren emakumeenganako indarkeriaren kontrako koreografia ikusteko aukera izan zen.

Absolutu maila
  • Irati Lakunza, urpeko igeriketa: 2022an, munduko txapeldunordea eta zilarrezko domina, 400 eskafandra modalitatean eta 6. postua 400 hegatsekin igeriketako munduko txapelketa absolutuan; 2023an, Espainiako selekzioak hautatua hegats bidezko igeriketako Europako selekziorako
  • Lizeta Okomo, atletismoa: Espainiako txapelketan 3. atletismoko pisu jaurtiketan
  • Nahia Garrido, igeriketa: Espainiako txapelketak: urre1, zilar 1 eta brontze 1 absolutu mailan. Euskadiko 4 errekor absolutu, bizkar estiloan.
  • Unai Saralegi eta Unai Regillaga, judoa: Espainiako 1., Europako 2. Munduko txapel. 9. Nage No Kata modalitatean.
  • Redline Mekanika Take, saskibaloia: Euskadiko txapeldunak (EBA-ra igoera) Unai Conde, Urko Perez, Amets Lersundi, Ander Gordillo, Ekain Conde, Ioritz Sarasola, Manex Sorarrain, Euken Huici, Miguel Cruz, Hodei Gil, Lander Lasa, Iker Garmendia, Beñat Etxeberria, Iñigo Moreno, Aitor Alda, Goar Artetxe, Alain Recondo, Imanol Ceciaga.
  • Irene Caminos, trial: Espainiako txapelketa eta kopan 3. eta munduko txapelketa eta kopan 5.
Etorkizunekoen maila
  • Nahia Garrido, igeriketa: Munduko junior kategoriako txapelketan 5. Postua; FOJE Europako gazteen kategoriko festibal olinpikoa: urre 1, zilar bat; Mediterranean CUP Europako gazte txapelketan, urre 1eta zilar 1; Espainiako txapelketetan 3 zilar infantiletan, 3 zilar juniorretan.
  • Mattin Zubeldia, igeriketa: Espainiako igeriketa txapelketan 1. postua bi aldiz, 3. postua hiru aldiz bizkar estiloan; FOJE Europako kategoria gazteetako olinpiar jokoak 200 metro bizkar 8. Postua.; 100 bizkar, 9. postua eta 4x100 estiloak misto 4. postua.
  • Iker Esnaola, atletismoa: Espainiako 3. pisu jaurtiketan (sub 20)
  • Joseba Larrauri, atletismoa: Gipuzkoako errekorra 100m eta 200m-tan, eta Espainiako 2. 200, 100 eta 4 x 100 modalitatetan (sub 23).
  • Manex Civico, atletismoa: Espainiako 2. 2000m. oztopo (sub 18)
  • Euken Fernandez, atletismoa: Espainiako txapelketan, jabalina 5. (sub 16). Euskadiko selekzioarekin, autonomien arteko txapelketan txapelduna.
  • Ander Martinez de Rituerto, atletismoa: Espainiako txapelduna Pertika jauzian; Munduko 5. (sub 20), Europako 8. (sub 23), Espainiako 3. Sub 23.
  • Mario Estanga, atletismoa: Espainiako 3. Pertika jauzian (sub 20)
  • Garazi Gurrutxaga, eskalada: Espainiako 2. Eskaladan, zailtasun proban (sub 20)
  • Alaia Juaristi, iraupen eskia: Espainiako 1. Iraupen eskian sprintean eta 2. Distantzia luzean (sub 18)
  • Haizea Izagirre, urpeko igeriketa: Espainiako 1. eta 2. urpeko igeriketan modalitate ezberdinetan
  • Urko Vidal, txirrindularitza: Espainiako selekzioarekin Europako pistako txapelketan. Espainiako selekzioarekin munduko txapelketara, Junior kategorian.
  • Ayala Serrano, txirrindularitza: Euskadiko txapelduna. Espainiako kopako txapelduna; Espainiako selekzioarekin Okcitaniako lasterketak, junior kategorian.
  • Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri, judoa: Espainiako 1. Europako 1. Nage no kata, junior kategorian
  • Junior taldea, gimnastika erritmikoa: Espainiako kopan 2. Gimnasia erritmikoan
Diplomak
  • Eskalada: Elur Arteaga eta Eñaut Uson
  • Iraupen eskia: Odei Juaristi, June Aranburu, Inge Arin, Laia Azpilgain, Nerea Cestona, Laia Arakama, Naroa Amantegi, Igor Aranburu eta Harkaitz La Vega
  • Judoa: Ioar Olano, Inhar Leunda, Hodei Jauregi, Unai Arcelus, Alex Etxart, Haritz Urkiola, Mara Olano, Iker Colorado, Zuriñe Tardio eta Jon Urkizar.
  • Gimnastika erritmikoa: Ibaie Lekue
  • Patinajea: Julen Urkiza, Oier Alonso, Jare Urkola, Irati Osa, Ane Alonso, Jon Urkizar, Ekhi Civico, Julen Pellejero, Oier Azkarate, Nagore Montes, Ximon Villalobos, Aitor Vacas eta Peio Aramendi.
  • Igeriketa: Tolosaldea Igeri Kirol Taldea, gizonezkoak; Imanol Eceiza, Kepa Oiartzun, Maddi Barriola, Eneko Garmendia, Enaitz Goñi, Igor Arrigai, Unai Zubeldia, Markel Garmendia, Joanes Ruiz, Naia Sarasola, Nahia Cristobalena, Irene Sagarna, Uhaitz Aranbarri, Markel Zaldua, Ekhi Saizar, Malen Zubeldia, Enara Urizar, Asier Saiza, Asier Saizareta eta Saioa Urdangari.
  • Atletismoa: Nora Ituarte, Ainhoa Murua, Jone Agirrezabala, Iratxe Martin, Ainhoa Gibelalde, Julen Martin, Ane Martin, Teresa Ibarbia, June Sudupe, Irati Azpilgain, Ander Aristi, Kira Pascual, June Lopetegi, Iraide Tejeria, Saioa Carranza, Laia Azpilgain, Unax Aramendariz, Beñat Fernandez, Idoia Arrospide, Jon Urkizar, Eider Beraza, Nagore Gabarain, Maier Etxabe, Ekhi Civico, Eneko Zubia, Maddi Zubia, Xabat Goenaga eta Imanol Ibarbia.
Errekonozimenduak
  • Kirol Jarduera eredugarriena: Tolobolei elkarteak antolatzen duen Hondartza Bolei Txapelketa.
  • Kirol errendimenduan inklusioaren eredu izateagatik: Julian Rodriguez.
  • Mugi-Tolosa proiektuan ikasle boluntarioen aktibazioan aitzindari: Nekane Garayalde
  • Kirola babesten laguntzeagatik: Cartonajes Limousin
  • Entrenatzaile lana balioan jarri eta goraipatuz: Peio Etxabe (TCF atletismoa, pisu jaurtiketa), Ramon Erostarbe (TAK, emakumeen trainerua) eta Goar Artetxe (Redline Mekanika TAKE saskibaloi taldea)
  • Ibilbideari: Javi Lorz (TCF Eskubaloi atalaren sortzaile eta laguntzaile 50 urtetan), Juan Martin Amiano (18 urtetan TCF Eskubaloia ataleko presidentea eta emakumezkoen eskubaloi atalaren sortzaile), Javi Otero (kirol zalea eta laguntzaile sutsua).
  • Elkarte eta jardueren urteurrenak: Tolosa CF (100 urte kirola sustatu), TCF Eskubaloia (50. urteurrena), Samaniego-Orixeko Elkartasun Krosari (25. urteurrena), Igarondo Urpekoak Master taldea (kategorian lortutako garaipen bikainengatik) eta TAK-eko Emakumezkoen Trainerua (Kontxako estropadako emaitza bikainengatik).
  • Kirolariak: Haitz Gorostidi (Tolosako lehenengo jokalaria Asobal ligan jokatzen); Unai Iribar, Gorka Sorarrain, Unai Zubeldia txirrindulariak, Martxel Iztueta pilotaria eta Nahia Aparicio futbolaria (profesionaletara jauzia egin dutelako); Iñaki Muñoz (munduko txapelduna arrantzan, “elbia” modalitatean); Jon Euxebi Hidalgo (slack-linen munduko sailkapenean 39.); Mikel Lizartza eta Gorka Bildarratz segalariak (Europako sega txapelketan Euskal Herriko selekzioarekin).
  • Beterano-Master kategorian: TCF-eko atleta aktibo beteranoenen taldea (Armando Roca –Europako txapelketan M85 kategorian, 60m. abiaduran, txapeldunorde–, Jose Luis Gonzalez (Txilis) –jabalina eta disko jaurtiketan Espainiako txapelduna–, Juan Carlos Etxebeste (Moxo)abiaduran Espainiako txapelketan podiumak 60, 200 eta 400 metroetan–, eta Andu Martinez de Rituerto –M55 kategorian altueran txapeldun eta 60 hesietan txapeldunorde–; Carlos Gorria (orientazioan Espainiako txapelduna); Patxi Monge eta Gregorio Mancisidor (urpeko igeriketan Master kategorian lortutako emaitza aipagarriengatik).
  • Berdintasun saria: Palako emakume taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!