Imanol Rojo lehen hamar postuetan sartu da bi probatan

Ataria 2023ko abenduaren 20a

Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarra hasi da bere lehen probetan parte hartzen. Horietako bitan, gainera, lehen hamar postuetan sailkatu da.

Zehazki, Alpen Cup txapelketaren barruan, Ulrichen herrian (Suitza), hamargarren postua lortu zuen 20 kilometro estilo libre eta 10 kilometro estilo klasiko probetan. Beste proba bat ere bazegoen Alpen Cup-ean, 1,4 kilometrokoa klasikoa eran, eta hor 22. postuan iritsi zen.

Horrez gain, Italiako Curon Venosta herrian, Sky Classics zirkuituaren barruan, 26. postua lortu zuen 10 kilometro klasiko eran eta 34. postua 35 kilometro klasiko eran.

Orain Rojo Suitzako Davos herrira doa, bertan eskiatzeko baldintza ezin hobeak baitituzte. Indarrak hartu eta Tour de Ski prestatuko du tolosarrak. Hilaren 30ean hasita, bederatzi egunetan zehar zazpi probatan ariko da, hiru gunetan: Toblach-Dobbiaco (Italia), Davos (Suitza) eta Val di Fiemme (Italia).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!