Unai Arroyok irabazi du Irungo IX. Super Amara Gabonetako Krosa

Ataria 2023ko abenduaren 18a

Unai Arroyo helmuga zeharkatzen lehen postuan. GABRIEL BELDARRAIN

Azken bi urteetan bigarren izan ondoren, korrikalari tolosarrak lehen postua eskuratu du oraingoan. Aurreko urtean lehen postua lortu zuen Pierre Urruti baionarra izan da bigarren, bi segundora.

Unai Arroyo tolosarrak 15.01eko denbora egin du Irungo IX. Super Amara Gabonetako Krosa irabazteko. Bigarren Pierre Urruti baionarra izan da 15.03 eginez, eta hirugarren postuan Joseba Olaetxea helmugaratu da, oso gertu, 15.04 eginez. Probaren marka Pierre Urrutik mantentzen du, iaz lortutako 14.47, hain justu.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!