2024/06/14 20:00

Antzerki tailerra

Antzerki tailerra
Leidor antzokia, Tolosa

Udaleko antzerki tailerreko ikasleen ikuskizuna da, eta ikasturtean zehar landu duten antzezlana plazaratuko dute.

MARAT/SADE: Jean Paul Maraten jazarpena eta hilketa, Charentongo Hospizioko aktore taldeak ordezkatua Sadeko Jaunaren zuzendaritzapean.

Adin guztietako 28 ikaslek parte hartuko dute, 5 musikariren laguntzarekin. Gainera, Elena Aranbarri, antzerki taldea zuzendu duen irakaslearen agurreko emanaldia izango da, hiru hamarkadatik gorako ibilbidea egin eta gero.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!