2024/06/08 12:00 / 18:00

Dantza emanaldia

Dantza emanaldia
Leidor antzokia, Tolosa

Udaleko dantza tailerreko ikasleek urte amaierako ekitaldia egingo dute.

Bi saio: 12:00 eta 18:00. 'Dantzaria izan nahi dut' ikuskizuna. Ballet dantzariek beteko dute Leidor. Koreografiaz koreografia, dantza egitea amesten duen neskato edo mutil baten istorioa kontatuko dute.

Borja Bordonabe, Itziar Urruzola, Amaia Elizaran eta Iratze Recio De Lerak osatutako irakasle taldeak bi emanaldi prestatu ditu, biak ala biak Katixa Perearen zuzendaritzapean. Lehenengo emanaldia eguerdian izango da (12:00) eta 4 eta 8 urte bitarteko 74 dantzarik parte hartuko dute eta 12 koreografia eskainiko ditzute; arratsaldean (18:00), 8 urtetik gorako 84 ikasle arituko dira oholtzan, 20 koreografiaz osatutako emanaldia aurkezteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!