Lehia bizia lau gurpilen gainean

Leyre Carrasco 2023ko abe. 17a, 12:30

Irristaka taldeak antolatuta, VIII. Indoor saria jokatu dute Tolosako Usabal Kiroldegian; Euskal Herriko ehundik gora patinatzaile elkartu dira, eta maila desberdinetan lehiatu dira.

Usabal kiroldegiko goiko kantxa konkistatu dute beste behin patinatzaileek. Bertan, zortzigarren urtez, Irristaka taldeak antolatzen duen Indoor saria jokatu dute. Euskal Herriko 112 patinatzaile izan dira guztira, horietatik 66 emakumezkoak eta 46 gizonezkoak, eta hauek hiru mailatan banatu dira. Gazte eta helduen maila ez ezik, aurten, lehen aldiz, eskola kirola mailakoek ere parte hartu dute, 8 eta 11 urte bitartekoak. 

Iaz bezala, bi modalitateko probak izan dira. Batetik abiadurakoa, pistari lau itzuli emanez txandatan. Bestetik, iraupeneko proba; gazteen mailan bederatzi itzulikoa eta nagusien mailan hamabikoa. Aurten, ordea, berritasun bat egon da tartean, eta Euskal Ligarako baliagarria izango den hirugarren jardunaldian jokoan izan dela da.

Honela geratu dira lehen hiru postuak kategoria eta modalitate bakoitzean:

Eskola kirola: 2012 urtea

  1. Laura Moreno Carbia
  2. Zeitia Penalta Artazkoz
  3. Isabella Carrero Hernandez

Eskola kirola: 2013 urtea

  1. Naroa Soba Arpón
  2. Kandela Guallar Pardo
  3. Elsa Iglesiak Monteaguado

Eskola kirola: 2014-15 urteak

  1. Martina Sola Garces
  2. Leire Rodriguez Riero
  3. Maria Leiva Ortiz

Gazteen maila: Neskak

  1. Uxue Sola Baigorri
  2. Iranzu Arriaga Cenzano
  3. Iraia Ema Elcano

Gazteen maila: Mutilak

  1. Oier Lara Domínguez
  2. Arian Hualde Vega
  3. Ioritz Marqués Herrero

Helduen maila: Neskak

  1. Iratxe Lapuente Pérez
  2. Amaiur Amillano Zurbano
  3. Mireia Medina Busto

Helduen maila: Mutilak

  1. Patxi Peula Cabello
  2. Mikel Medina Bustos
  3. Borja Navarro Fernández

Erreleboak: Gazteen maila

  1. Amaya B
  2. Txantrea
  3. Amaya A

Erreleboak: Helduen maila

  1. Desliza Vitoria A
  2. Irristaka A
  3. Txantrea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!