Jendetza izan da Gabonetako Azoka Berezian

Imanol Garcia Landa 2023ko abenduaren 16a

Larunbateroko ekoizleez gain, beste 70 inguru postu batu dira larunbateko azokara, eta horiek Tolosako lau gunetan banatuta egon dira: Trianguloan, Alondegian, Plaza Zaharrean eta San Frantzisko Pasealekuan.

Ohiturarekin jarraituz, Tolosako Udaleko ordezkariek konpota banatu diete larunbatero postua jartzen dutenei. Horrez gain, Plaza Zaharrean astoak eta poneyak egon dira ikusgai, eta haurrak zein helduak bertaratu dira, gertutik ikusi eta laztanen bat emateko. Jende ugari izan da postu guztietan, besteak beste, iristear dauden Gabonei begirako erosketak egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!