Ogi-Berri Txapelketaren lehen finalerdiak, igandean

Ataria 2023ko abenduaren 15a

Ogi-Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoa azken txanpara ari da iristen eta igandean jakingo dira lehen finalistak.

Igandeko jaialdia 16:30ean hasiko da, Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta lehen partidan kadete mailako eskualdeko bi pilotariren artean jokatuko da. Perurenak eta Gorostidik neuretuko dituzte indarrak lau eta erdiaren barruan. Irabazleak finalerako txartela lortuko du.

Ondoren lehen mailan pilotari ikusgarriak ikusteko aukera izango da. Bertan Irribarria-Gaborondo bikotea ariko dira Apezetxea eta Olidenen aurka. Faborito argirik gabeko partida aurreikusten da.

Azkenik, elite mailako partida jokatuko da eta bertan E. Labaka eta E. Lizeaga, Canabal-M. Lizeaga bikoaren aurka ariko dira. Hemen ere faborito argirik ez da ikusten.

Irabazleek abenduaren 30ean jokatuko diren finaletarako txartela lortuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!