'Ataria'-ren harpidetza eta materiala eskura, bihar

Ataria 2023ko abenduaren 15a

Eguberri hauetan kuttunak direnei opari berezia egiteko aukera luzatu nahi du ATARIA-k; horretarako, eskualdeko euskarazko komunikabideak Tolosako Trianguloa plazan postua jarriko du bihar goizean. 

Bertakoa zaintzea ezinbestekoa dela maiz aipatu izan dugu. Baita elkar zaintzea oso garrantzitsua dela ere. Eta ATARIA-k bide horretan bere ekarpena egin nahi izan du. Gabonetarako prestatutako opari berezi honekin bertako euskarazko kazetaritza, gertukoa eta profesionala oparitzeko aukera eskaintzen du ATARIA-k.

Horretarako, Tolosako Trianguloa plazan postua jarriko du 'Tolosaldeko Ataria'-k larunbat goizean, eta oparitzeko harpidetza eskuratzeaz gain, materiala ere erosi ahalko da.

Bihar Trianguloa plazara gerturatu ezin dutenek ATARIA-k Tolosako San Esteban auzoan duen egoitzan bertan, telefonoz deituz 943 65 56 95 telefonora, edo atarikide@ataria.eus helbide elektronikora idatziz eskuratu ditzakete oparitzeko harpidetza nahiz materiala.

Harpidetza eginez edota materiala erosiz, inoiz baino errazagoa da, orain, ATARIA-rekin bat egitea, eta ondorioz, Tolosaldeko euskarazko komunikabidea indartsuago egiten laguntzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!