Fernandez eta Loza errioxarrak, finalerdietara

Ataria 2023ko abenduaren 12a

Arratsalde ederra pasa zuten ostiralean Beotibarrera joan ziren pilotazaleek. Ogi-Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoaren hiru partida interesgarri zeuden iragarrita eta horrelaxe suertatu ziren.

Jaialdiko lehen partidan lan handia egin ondoren Apezetxea-Oliden bikoak lortu zuen garaipena Rekalde-Bernaola bizkaitarren aurka (22-17). Lau pilotariak maila onean jokatu zuten.

Ondoren, lehen mailako partidan, Amiano-Erle bikotea zen faboritoa baina pilotariek ez zuten egun ona izan eta Lizeagak eta Cansecok irabazi zieten (22-12). Cansecok bi esku interesgarri dituela erakutsi zuen eta kontutan hartzeko pilotaria izango da etorkizun hurbilean.

Azkenik, elite mailako partidan, Elolak eta Alduntzinek ezin izan zuten irabazi Fernandez-Loza bikote errioxarraren aurka (22-9). Irabazleek bikote indartsua osatzen dutela erakutsi zuten eta kontutan hartzeko bikotea izango da txapelketarako.

Hurrengo jaialdia abenduaren 17an, igandea, izango da, 16:30etik aurrera, eta finalerdien lehen jardunaldia jokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!