Gehigarria: gabonak

Errege opil ekologikoa

Ataria 2023ko abenduaren 9a

Tolosako Garia okindegi artisauak 10 urte betetzen ditu aurten, eta bere leloari eutsiz jarraitzen dute, ama orez eta harri errotan birrindutako irin ekologikoekin egindako ogi eta gozoak eskaintzea, herritarren gozamenerako.

 

Eguberrietan gainera produktuen aukera zabaltzen dute eta besteak beste, Errege Opila eta Panetonea prestatzen dituzte. Errege Opil artisaua hiru modutan prestatzen dute; etxeko kremarekin, Iztuetako esne-gainarekin eta lehorra. Panetonea txokolatezkoa izan daiteke, edo tradizionala, mahaspasa eta etxeko fruta konfitatuarekin.

Garia okindegian erabiltzen dituzten osagai guztiak gertukoak eta ekologikoak direla nabarmendu dute, «dudarik gabe, gure jakiak gozoak izateaz gain osasungarriak dira!».

GARIA OKINDEGI ARTISAUA

  • Helbidea. Soldadu kalea, 1 (Tolosa)
  • Telefono zenbakia. 943 67 13 63
  • Instagram. @gariaokindegia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!