Gehigarria: gabonak

Gabonetarako menu berezia

Ataria 2023ko abenduaren 9a

Gabonetarako prestatutako menua.

Eguberrietarako eskaintza bereziak egiten dituzte enkarguz. Data bereziak izaten dira eta nahiko lan izaten dugunez bestela ere, zergatik ez baliatu Aukera Elikagunearen aukera paregabea?

 

Urte guztian eskaintza zabala izateaz gain, Gabonetarako plater bereziak ere prestatuko dituzte eramateko: haragi erreak, arkumeak zein txerrikumeak, arrain zopa, etxeko frijituak, budina, arrainak saltsan eta abar. Aukera Elikagunean etxeko, eltzeko eta mimoz eginiko jakiez gain, zuzeneko salmenta zein eramateko zerbitzua eskaintzen dituzte.

Aukeran elikatzea ez da jatea soilik. Partekatzeko, ezagutzeko eta zer ahoratzen dugun jakiteko gunea da Aukera. Gabonetan eskaintza berezia izanda ere, bestelako produktuak ere mantenduko dituzte.

AUKERA ELIKAGUNEA

  • Helbidea. Iurre auzoa, 3 (TOLOSA)
  • Telefono zenbakiak. 688 775 301 / 943 503660
  • Instagram. @aukera_elikagunea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!