Gehigarria: gabonak

Eceizako errege opila

Ataria 2023ko abenduaren 9a

Urtean zehar postre ugari izaten dituzte aukeran Eceiza gozotegian, baina Gabonetan badute postre berezi bat: Errege Opila.

Esne-gainez, kremaz edo betegarririk gabea izaten dute aukeran. Opil erdia betegarri batekin eta beste erdia beste batekin eskatu daiteke. Azahar-urarik gabekoa da, gainera. Opilaren ekoizpenean aurreko belaunaldiek erabiltzen zuten errezeta berbera jarraitzen dute Eceizan, horixe da euren sekretua: etxean eta modu tradizionalean egina dagoela. Gozoa den eta familia zein ospakizuna burura ekartzen duen benetakotasun zaporea duen mokadutxoa da. Urte osoan saltzen dute eta aurtengo Gabonetan ere ez da faltako. Horretarako, aurrez eskatu behar da, telefono bidez edo bertara gerturatuta.

ECEIZA GOZOTEGIA

  • Helbidea. Rondilla kalea, 34 eta San Frantzisko pasealekua, 8 (Tolosa)
  • Telefono zenbakia.943 65 19 61 (San Frantzisko pasealekua) eta 943 65 51 61 (Rondilla kalea)
  • Webgunea. eceiza.eus
  • Instagram. @eceizapasteleria
  • Facebook. @eceizapasteleria

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!