Gaur egun beste bi langile aritzen dira Mozorekin batera, Susana Ortiz eta Olaia Otero, eta guztiek ere argi dute zeintzuk diren zerbitzu ona eskaintzeko lehen baldintzak: bezeroekin duten harremana eta profesionaltasuna.
Jendeari segurtasuna eta konfiantza ematea gustatzen zaie Saberrin. Horregatik, bezero bakoitzaren beharrak edo nahiak aztertu eta horiek asetzen saiatzen dira, kalitate eta prezio hoberena eskainiz. Horretarako, kosmetikako, lurringintzako eta drogeriako eskaintza zabala dute, baita opariak egiteko nahi beste artikulu ere. Produktu tradizionalak alde batera utzi gabe, modan dauden produktu berrienek ere lekua dute dendako apaletan. Baina horien falta sumatzen dutenek enkarguz eskatu ditzakete eta hiru egunen buruan izango dituzte dendan.
Euren lanaren erakusgarri udaberri honetan berritu duten kabina da. Gehienek makillatzeko txokoa bezala ezagutzen dute, izan ere, bertan auto-makillaje ikastaroak eskaintzen dituzte, baina bertan beste hainbat zerbitzu ere badaude, emakume zein gizonentzat; manikura eta pedikura, betileetako lifting-a eta bekain tratamenduak egiteaz gaindi, depilazio zerbitzua ere badute SHR (Súper Hair Removal) sistemaren bitartez «emaitzarik azkarrenak eta egokienak bermatzeko».
Kabina ez da egin duten berrikuntza bakarra, zerbitzu berriak ere gehitu baitizkiote zerrendari. Horietako bat Shothys Paris marka frantsesaren produktuekin egiten dituzten aurpegirako garbiketak dira. Bestea, berriz, azido tratamenduak dira, Utsukusy markarekin egiten dituzte eta «aurpegiaren irmotasuna zehaztu, orbanak kendu edo adinaren aurkako tratamendu zehatzagoak egiteko» dira baliagarriak. Horretarako, Enpitsu izeneko terapia prozedura ez-kirurgikoa erabiltzen dute, «tratamendu oso egokia da larruazalaren funtzioak gaztetzeko eta berrezartzeko. Prozedurak ez du kalterik eragiten eta gainera hartzailearen sentsibilitatearen arabera doitu daiteke».
Opari bonuak Gabonetako
Horrez gain, ohi bezala, aurten ere erosleek Gabonetako bonuak izango dituzte aukeran; betile lifting-a, begirada osoa tratamendua, azalaren garbiketa eta tratamendua edota mikroneedling teknika duen Utsukusy Enpitsu azalerako lapitza.
SABERRI LURRIN-DENDA
- Helbidea. Kale Nagusia, 17 (Tolosa)
- Telefonoak. 943 671 128 672 062 065 (Whatsapp business)
- Helbide elektronikoa. saberri@saberri.com
- Instagram. @perfumeria_saberri