Gehigarria: gabonak

'Aire' besaulki erosoa

Ataria 2023ko abenduaren 7a

Banakako besaulki ederra da Aire. Lerro garbien diseinuak eta hamabi zentimetroko altuerako hankek irudi dotorea eta estilizatua ematen diote.

Era berean, oso erosoa da, bai kalitate handiko materialengatik, bai eta belarri handiengatik ere, funtzionalak eta apaingarriak baitira aldi berean. Itxura fin eta dotorea du, gerezi koloreko forradura leunari eta metalezko hanka beltz mateei esker. Ederra bezain erabilgarria, eskuineko aldean hainbat gauza gordetzeko poltsiko sotila ere badu-eta. Baina ez da dena itxura: pinu egurra eta MDF taula ditu egituran. Sendoa eta erosoa; gomazkoak dira bizkarraldea zein eserlekua, eta metalezko malgukiak ditu oinarrian.

MIKEL ALTZARIAK

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!