Kalitate handiko partidak izango dira ostiralean final-laurdenetako azken jardunaldian

Ataria 2023ko abenduaren 6a

Ogi-Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoaren hiru partida jokatuko dira Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Lehenengo eta bigarren partidak lehen mailakoak izango dira. Lehenengoan B. Apezetxea eta Oliden ariko dira Rekalde-Bernaola bikote bizkaitarraren aurka. Oso partida estua aurreikusten da eta ez dago faborito argirik. Aipatu Beñat Apezetxea goizuetarrak aurrekontratua daukala Aspe enpresarekin.

Bigarren partidan U. Amiano-Erle bikotea ariko dira Lizeaga eta Cansecoren aurka. Hau ere maila handiko partida espero da, lau protagonistek kalitatea sobran daukate eta. Aipatu Amiano, Lizeaga eta Cansecok aurrekontratuak dauzkatela.

Bukatzeko, elite mailakoa jokatuko da, Elola eta Alduntzin ariko dira Fernandez-Loza errioxarren aurka. Azken hauek oso bikote gaztea osatzen dute, baina sorpresa ematen saiatuko dira. Loza ere aurrekontratua daukan pilotaria da.

Ostiralean, beraz, pilota arratsalde bikaina pasatzeko aukera izango da 16:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!