Gehigarria: gabonak

'Jauregia' kotoizko jertsea

Ataria 2023ko abenduaren 6a

Tolosako Alde Zaharreko arima daraman jertsea da Jauregia. Kotoi organikoz ehundutako jantzia da, eta GOTS ziurtagiria du.

Kale Nagusiko 17. zenbakiko Andia dorretxea izan zenaren oroimenez sortutako Andia arropa-lineako jertsea da. XV. mendean horma horien artean jaio eta bizi izan zen Domenjon Gonzalez de Andia, ezizenez, Gipuzkoako erregia. 1503an su hartu zuen dorretxeak, baina haren semeak berreraiki zuen. Eraikina udaletxea izan zen XVII. mendean eta, gaur egun, armarriaren arrastoak eta teilatu hegaleko bost gargola baino ez dira geratzen. Jertsearen ezaugarriak dira hain justu, eraikinaren fatxada hori eta grisa. Hiru hamarkada bete ditu aurten Kimetz dendak. Txikiak bai, baina eskasak ez.

KIMETZ ARROPA DENDA

 

  • Helbidea. Korreo kalea, 35, (Tolosa)
  • Webgunea. andia.eus
  • Telefono zenbakia. 943 094 849
  • Instagram. @andia.arropa

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!