Emaitza bikainak Gipuzkoako Kros Txapelketan

Ataria 2023ko abe. 5a, 17:00

Tolosa CF Atletismo taldekoek bi lehiaketa izan zituzten igande goizean. Batetik, Irunen, Gipuzkoako Kros Txapelketa izan zen jokoan, eta emaitza bikainak lortu zituzten atletek.

Master mailan Iker Mansok bigarren postua lortu zuen eta Javi Rodriguezek laugarrena. Absolutu mailan, Ander Ortizek lehen postua lortu zuen eta Ander Garin laugarren izan zen; taldeka bigarren postua lortu zuen Tolosa CF-k. 23 urtez azpiko mailan, Unai Altuna bigarren izan zen eta Iker Martinez laugarren. 20 urtez azpikoan, Naroa Rojo lehenengoa izan zen. 18 urtez azpikoan, Idoia Arrospidek lehen postua lortu zuen, Unax Armendariz bosgarren izan zen, Beñat Fernandez 9., Aitor Aristi 15., Oier Oreja 17., eta mutilak taldeka hirugarren izan ziren. 16 urtez azpikoan, Ekhi Civico lehen postuan helmugaratu zen, Jon Urkizar 4., Eñaut Arostegi 10., Alex Fernandez 17., Ander Villegas 18., eta mutilak taldeka bigarren izan ziren; Naroa Esnaolak 16. postua lortu zuen.

Bestetik, Donostiako Antonio Elorza pista estalian, denboraldiko lehen aukera askeko probak egin ziren. Guztira 49 atleta urdinek egin zuten estreinaldia, horietatik 29 neskak izan ziren eta beste hogeiak mutilak.

Argazkiak: Tolosa CF Atletismoa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!