Beotibar elkartekoak Bartzelonan

Ataria 2023ko abenduaren 5a

Aurreko asteburuan zesta puntako Beotibar elkarteko pilotariak Bartzelonan izan dira. Kataluniako hiriburuko Club Vasconiak antolatutako Gran Marato de Cesta Punta Femenina 2023 egin da Bartzelonan bertan, Centre Esportiu Municipal Olimpics Vall Hebronen hain zuzen ere.

Guztira ia 64 jokalari, 32 bikote eta 78 partida jokatu dira. Beotibar eta Vasconia klubaz gain, honako klubak izan dira bertan: Berriatua, Markina, Cabanillas, Noain, Gasteiz, Durango, Zumaia, Mutriku, Andoain, Sopela, Pamiers, Biarritz, Pau, Villenave eta Bourdeax.

Beotibar elkartetik 5 jokalari aritu dira bertan lehian: Haizea Lasa Arregi, Udane Sarasola Arana, Itzea Goenaga Errazkin, Izadi Sarasola Arana eta June Lizarraga Trabazos. «Etxetik kanpo aritzen diren lehenengo aldia izanagatik ere, bikain aritu dira eta jarrera bikaina izan dute», azaldu dute Beotibar klubetik. «Orain arte, gurean behintzat, nesken presentzia oso eskasa izan den arren, honelako ekimenek eta han ikusitakoak, argi uzten du neskek ere badutela zer esana kirol honetan».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!