Alzheimerrari buruzko mahai ingurua egingo dute kultur etxean

Ataria 2023ko abenduaren 4a

Tolosaldean Alzheimerraren egoera aztertuko dute, eta hainbat adituk hartuko dute parte.

Buru Bihotzez elkarteak antolatuta, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk mahai ingurua izango da bihar, hilaren 5ean, Tolosako kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan hasita. Elkartetik azaldu dutenez, Tolosaldeko egoera aztertuko dute. Mahai inguruan Tolosaldeko ESIko, Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Inmakulada Lanbide Ikastolako eta Buru Bihotzez Elkarteko kideek hartuko dute parte.

Foro honen helburua gaixotasunaren egoeraren berri ematea dela kontatu dute Buru Bihotzez elkarteko kideek. «Baita gaixoei, haien familiei eta zaintzaileei bizitza hobetzeko eta laguntzak emateko inplikatuta dauden erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri ematea ere». Elkarteko kideek eskualdeko herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!