Gehigarria: gabonak

Herria indartzeko helburuz

Tolosaldeko Ataria 2023ko abe. 6a, 10:59

Herria dinamizatzea eta herriko dendak sustatzea du helburu Tolosa&Co elkarteak, baita herriko eta inguruko herritarrek bertako komertzioetan erostera animatzea ere. Gaur egun sektore ezberdinetako 190 merkatari inguruk osatzen dute elkartea, eta horien lana zaintzeaz arduratzen dira, eskaintza edo zozketa bereziak diseinatuz, besteak beste.

Pedro de Tolosako etorbidean dago egoitza, Oriaburu eraikinean, eta bertan aholkularitza zerbitzua ematen diete bazkide diren merkatariei; esaterako eguneroko arazoekin edota lizentzia zein baimenak kudeatzen laguntzen diete, udalarekin zuzeneko komunikazioa errazten dute edota elkartekideentzako ikastaro eta formazioak antolatzen dituzte. 
Merkatarien arteko komunikazioa zaintzen dute eta horretarako, besteak beste, WhatsApp taldeak dituzte kaleka antolatuta «bertan zabaltzen dugu informazioa, diru laguntzen edo lege aldaketen inguruko informazioa, besteak beste».

Saltoki txikien beharretara egokitzen dira eta horretarako lan poltsa bat daukate, esaterako. Elkarteko kide diren establezimenduek datu-base horretara sarbidea dute, euren saltokiko lantaldea handitu nahi badute edo langileren bat ordezkatu behar badute. Eta oraindik garrantzitsuagoa dena, «elkar babesten dugun talde handi bat osatzen dugu. Izan ere, Tolosa&Co-ren elkartekide izateak abantaila asko ematen ditu». Merkatarien lana errazteko asmoarekin urtero kanpaina ezberdinak gauzatu eta bideratzen dituzte. Horren adibide, urriaren 11n aurkeztu zuten Ez izan pakete bat publizitate kanpaina: «Herritarrak Tolosako saltokietan erostera animatzeko asmoarekin egin genuen eta egia esan nahiko ondo joan zen, gainera, bideoaren ikustaldi kopurua igotzen jarraitzen du».

Tolosako saltoki txikiak merkatu berrietara zabaltzeko asmoarekin, euren produktuak online erosteko aukera ere eskaintzen dute Gogoko zerbitzuaren bitartez. «Gogoko-n Maialen izango duzu zure erosketarekin laguntzeko prest; 688 750 783 telefono zenbakira whatsapp mezu baten bidez zure erosketa zerrenda bidali dezakezu eta bera arduratuko da gainontzeko guztiaz. Gainera Gogokoren bidez, saltoki desberdinetan egin ditzakezu erosketak, izan harategia, fruta denda edota arropa denda, eta Tolosaldeko edozein herritan banatuko ditugu erosketak egunean bertan, 18:00etatik 20:00etara bitartean».

TOLOSA&CO   

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!