«Guk ez dugu sistema hau zainduko»

Ataria 2023ko azaroaren 30a

Milaka pertsona mobilizatzen ari gara euskal herriko kaleetan

eredugarria da greba feminista orokorra deitu izana, zaintza lanak erdigunera ekarri eta hauen balioa aitortzeko. Gure ustez prozesu honek eztabaida politikoa aberasten du, zaintzaren kontzeptua politizatuz, oso garrantzitsuak diren aldarrikapenak eztabaidaren erdian kokatzen ditu, eta erakundeak interpelatzeko balio du.

Eusko Jaurlaritzak ezin du entzungor egin gaurko egunean milaka langilek kalera atera dituzten aldarrikapenei. Administrazio publikoei norabide aldaketa eskatzen diegu politika publikoetan. Zaintza sistema publikoa, unibertsala, doakoa eta kalitatezkoa eratzeko.

Azken urteetan zaintza sektoreetan, egoitzetan edo etxez etxeko zerbitzuetan egindako grebek eta sektore feminizatuetako grebek agerian utzi dute zaintza sistema pribatizatua dagoela, guztiz prekarizatua dagoela.

Aitortza berezia gaur greba egin nahi eta ezin izan duten langile guztiei.

Hau guztiagatik gaurko egunean ozen oihukatu nahi dugu guk ez dugula sistema hau zainduko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!