Final-laurdenetako hirugarren jardunaldia, igandean

Ataria 2023ko abenduaren 1a

Ogi-Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoan jaialdi interesgarria jokatuko da Tolosako Beotibar frontoian, 17:00etan hasita.

Bertan Zubizarreta, O. Etxeberria eta E. Lizeagak jokatuko dute, eta hiru pilotari hauek aurrekontratu bat daukate Baiko enpresarekin.

Lehen mailako partidan Zubizarreta eta Apeztegia ariko dira O. Etxeberria eta Albenizen aurka. Bi aurrelariak bikain hauek ikusteko aukera izango da.

Elite mailako partida ere ez da atzera gelditzen eta bertan izen handiko pilotariak hartuko dute parte. E. Labaka eta E. Lizeaga ariko dira Azketa-Elizegi bikoaren aurka. Hain justu, Azketa eta Elizegi egungo Euskal Herriko txapeldunak dira. Arratsalde ederra pasatzeko aukera izango da, beraz, igandean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!