Canabal eta Lizeaga, finalerdietara

Ataria 2023ko azaroaren 28a

Ogi-Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoaren fina-laurdenetako beste jardunaldi bat jokatu zen larunbatean.

Jaialdiko lehen partida lagunartekoa izan zen eta garaipena Iraeta-Leonet bikotearentzat izan zen (22-10). Galtzaile suertatu ziren Muruak eta Goiburuk ez zuten egunik onena izan.

Ondoren elite mailako partida oso gogorra espero zen eta horrela izan zen 13-12 arte. Azkenean irabazle Canabal eta Lizeaga izan ziren. J. Alberdi-Uriondo bikoak ere nahiz eta galdu maila altuan jokatu zuen eta tanto bikainak ikusi ziren. Azkenean 22-13 bukatu zen markagailua, eta Canabal eta Lizeaga finalerdietan izango dira. Hurrengo jardunaldia abenduaren 3an, igandea, 17.00etan izango da, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!