Ikuskizuna eta jokoa uztartu dute

Leyre Carrasco 2023ko azaroaren 26a

Titirijai-ren 41. edizioaren barruan Guixo de 8 konpainiaren 'Gargot Picado' joko bilduman jolasteko aukera izan da goizean Zerkausian; 37 jokoez osatuta bilduma da, hain zuzen.

Kaleko ikuskizuna joko bihurtzen duen Kataluniako eta Espainiako lehen konpainia da Guixo de 8, eta hala egin dute goizean Tolosan. Hain zuzen, Gargot Picado izeneko bilduman jolasteko aukera eskaini dute Zerkausian. Konpainiak berak eraikitako 37 jokoek osatzen dute bilduma, berrerabilitako materialekin eraikiak. Antolatzaileek azaldu bezala, «bilduma hau oso gomendagarria da iraupen luzeko ikuskizunetarako; izan ere, jokoa beti berria da, aurkaria edo zure trebetasuna aldatzen den heinean». Adin desberdineko herritar ugari gerturatu da bertara, eta denek izan dute joko bakoitza probatzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!